Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako ‘Atseden zerbitzua’ handitu egin da

Leioako Udalak, 2017 urtetik aurrera, mendekotasuna duten eta jagoleak diren senideei zuzendutako doako zerbitzua ematen du. Atseden zerbitzua izenarekin ezagutzen da eta bere helburua da mendekotasuna duten senideak jagoten dituzten leioaztarrei aisialdirako ordu batzuk eskaintzea, jagolearen bizi kalitatea hobetzearen aldera.

Zerbitzua 2017an abian jarri zenetik menpekotasuna duen senide bat jagoteagatik eskaintzen diren ordu-kopuruaren zerbitzua ugaritu egin da. Jagoleen aisialdirako eskaintzen diren ordu hauek senidearen mendekotasun graduaren arabera ezartzen dira.

Honela geratuko da aurtengo urtarrilaren 1erako:

  • Arrisku egoeran dauden pertsonen jagoleentzako 8 ordu urteko
  • Mendekotasun I. gradua dutenen jagoleentzako 15 ordu urteko
  • Mendekotasun II. gradua dutenen jagoleentzako 30 ordu urteko
  • Mendekotasun III. gradua dutenen jagoleentzako 40 ordu urteko

Zerbitzu hau, Zainduz eta Gizatek programa, Telelaguntza Zerbitzua, Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzua, Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa, Eguneko Zentroa eta Eguneko Arreta Zentroarekin bateragarria da.


Info +

Aurrez aurreko informazioa  Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan: C/ Inaurratzaga 1.

Telefonoz  944801336

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude