Mendibile Jauregiak 6. Txakolibier Festa antolatu du urriaren 26tik 28ra

Batzorde Arautzailaren Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren egoitzak asteburuan zehar erakusketen ate irekierak antolatu ditu, hala nola pop musika kontzertuak edo haur tailerrak I Bizkaiko Txakolina eta Cervezas La Salveren eskutik karpa solidarioa ere egongo da Sortarazi Leioa Elikagai Bankuarentzako dirua eta baliabideak lortzeko, emandako produktuak salduz

Mendibile Jauregiak, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren eta Batzorde Arautzailearen egoitza, eta Leioako Udalak Txakolibier Festaren 6. edizioa antolatu dute ostiralean urriaren 26tik igandean urriaren 28ra bitartean. «Ekitalde publiko, jaiumoretsu eta familiarrak Alemania eta Euskadiko bikaintasun gastronomikoak elkartuko ditu, erakusketa, dastaketa, haur animazioa, musika herrikoia eta pop-rokc-eko kontzertuak», adierazi dute antolatzaileek.

Mendibile Jauregiak eta Leioako Udalak Txakolibier Festaren 6. edizioa antolatu dute (Municheko Oktoberfest festa babariarretan oinarritua). Ostirala urriak 26an hasiko da eguerdiko ordu batetan inaugurazio brindisarekin eta udal agintarien, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren eta enpresa eta erakunde partaideen parte-hartzearekin.
Ostiral eguardian Asier Biota artistaren erakusketa irekiko da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Pintura Masterrekoa, “Likido” izenburua duena. Gainera, karpak irekiko dira ere bai eta bertan lortutako dirua Leioako Udaleo Gizarte Zerbitzuek babestutako proiektuetara zuzenduko da.

Txakolibier Festako edizio berriko programak ostiralean jarraituko du arratsaldeko 6etatik aurrera haurrentzako ekintzekin (aurpegi-margoketa, ginkana…), hala nola, herri musikarekin. Mendibile Jauregian ate irekiera izango da eta bertan “Leioako Herri Kirolak” erakusketa ikusi ahal izango da herri kirolen inguruan. Gainera, Txakoli Interpretazio Zentrua ikusi ahal izango da ere bai. 20:00etatik aurrera Te mamas & T’empapas musika taldeak, Iñaki Urangak zuzendua, La Salveko edukiontzian pop rock musika kontzertua eskainiko du.

Larunbatean, urriaren 28an, eguerdian, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenak eta Cervezas La Salvek bultzatutako karpa solidarioak irekiko dira; hala nola, Mendibile Jauregiko erakusketak. Umeentzat zirkuko eskulan tailerra izango da (bolak, kariokak eta jolasak).

Arratsaldean Herri Kirolen haur ekintzek jarraituko dute, zirku jolasak, hala nola, erakusketetako ate irekien ihardunaldiak. 20:00etatik aurrera Turbofun musika taldeak por rock kontzertua eskainiko du La Salveren edukiontzian.

Igandean, urriaren 29an, 13:00etatik aurrera, karpa solidarioak irekiko dira, Mendibile Jauregiko erakusketa artistitikoak eta haurrentzako ekintzak, meatzaritzako tailerrak eta zirkuko jolasekin.

Txakolibier Festa 2018 Cervezas La Salveren produktu berriak dastatzeko agertokia izango da. Sirimiri (German Ale usai fresko eta garagar ñabardurarekin) eta Txirene (American Pale Ale lupulu zapore bereziaren ezaugarriarekin) izan dira Bilbao Historiko Elkartearekin elkarlanean egindako lehen errezetak, “Bilboko Historiadun Garagardoak” izeneko lerro berriaren barruan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude