Mendibileko etxe berrien eraikitzeko lanen hastapenak

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Argazki zaharren atal honetako gaurko irudia ez da, ez, hain zaharra, 2003. urtekoa baita. Hamabost urte baino ez dira argazki hau egin zela.

2003. urte hartan hasi ziren Mendibil auzoko etxerik berrienak eraikitzeko lanak egiten. Argazkian lur-mugimenduen lanak ikusten dira, besterik ez. Geroago etorriko ziren egungo etxeak, errepidearen ondo ondoan, eta horien atzekoak eta parkea bera ere.

Ez zen hori hasierako asmoa. Menbile baserri edo jauregia herriko gazteek okupatu zuten hainbat urte lehenago, eta hainbat urte  bertan egonda, Udalak lur zoru horren inguruan egiteko asmo zituen promozioak aldatzeko beharra ikusi zuen. Eta etxe-promozio berria planteatu zuen. Proiektu berrian Babes Ofizialeko hainbat etxe ere aurreikusten ziren, hasiera batean aurreikusita ez zeudenak.

Udalak, azkenean, Mendibile Jauregian martxan jarritako Gaztetxetik gazteak kaleratu zituen, eta etxebizitza promozio berria eraikitzeari ekin zion. Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta guzti. Hauek, neurri handi batean, garai hartan Mendibile Jauregiaren gazteen okupazioak sortutako polemika eta eztabaidei zor zaie.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude