Metroa eta Gobela ibaia, Txopoetatik igarotzen

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur dakarkizuegun argazkia ez da bereziki zaharra. Kolorezkoa eta metroa bazebileneko garaikoa da. Hori bai, ez inguruko herrietan bezala, lur-azpian. Ez horixe. Leioan, oso-osorik, lur-azalean. Mobilizazio ugari egin zituzten Lamiako eta Txopoetako bizilagunek lur-azpian joan zedin aldarrikatzeko, baina alferrik. Orduko tokiko Gobernukideek -orain bezalaxe, EAJ/PNV eta PSE- ez zuten aintzat hartu eskaria eta zuten ezelako ekimenik planteatu Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren aurreran. Orain, Urdulizetik ere lur-azpitik igarotzen da metroa. Txopoeta eta Lamiakotik ez. Soilik geltokia igarota, Areetan lur-azpian sartzeko tartean.

Ez da argazki oso zamarra, baina ezta ere lar egungoa, ezen agertzen den etxebizitza zaharrena, egun ez baita, hauxe ere, Lamiako eta Txopoetako Eraberritze Plan bukatugabearen ondorioz.

Gobela ibaia ere, metroaren lanak egiteko egin zitzaion bideratze lanen ondorioz geratu zen moduan ageri da. Baina, metroaren hesiak tartean, auzotik guztiz banatuta.

Utziko diote metroaren hesiek garaiezinak izateari eta, ondorioz, Gobela ibaia Txopoeta eta Lamiako auzoen bizilagunen eskuragarri eta gozagarri bilakatuko da noizbai? Hala bedi.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude