Metroa lurrazpikoa izatearen aldeko mobilizazioa

Argazki zaharrak

Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkiak proiektoan zegoen orduko Bilbo Handiko metroaren inguruko mobilizazio bat islatzen du. 1977an, bi urte lehenago sortutako Bizkaiko Garraio Partzuergoak idatzitako “Plan de construcción del Ferrocarril Metropolitano de Bilbo” izeneko txostena aurkeztu zuen. Bertan 3 alternatiba azaltzen ziren, lehena izanik gaur egungoarekin antza gehien duena: bi lerro ibaiaren alde bietan aurreikusten ziren, Santurtziko geltokitik abiatuta Ezkerralderako  eta Getxokotik Eskumalderako. Biak San Inazioko geltokian batuko ziren hortik Basauriraino heltzeko.

Zein zen alde nagusia? Bada, Basauri eta Santurtziren arteko lerroa ez bezala, San Inazio eta Getxokoaren artekoa ez zela lurrazpikoa izango, lur azalekoa baizik. Bigarren alternatibak, aldiz, lerro biak lurrazpikoak izatea aurreikusten zuen, baina ez zuren aurrera jo. Horrek mobilizazioak eragin zituen Erandio, Leioa eta Getxon batez ere, arriskua ikusten baitzen eskumaldetik pasatuko zen lerroa ez zela lurrazpikoa izango. Argazkian, manifestariak, Erandiorako bidea hartzen ari direla somatu daiteke.

Metro sarearen aurreproiektuetako bat.

Garai honetan, hala ere, alternatiba bi egon ziren Metroa Unibertsitateraino heltzeko. Lehenak  Astrabudutik proiektuan zegoen Leioako Ospitaleraino eta Unibertsitateraino eramatea Metroa planteatzen zuen. Bigarrena, BGP-k aurkeztutako proposamena izan zen eta Ezkerraldeko lerroak Leioarekin lotuko zuen hemendik UPV/EHUko Campuseraino joateko (lurrazpiko ibilbidearekin, noski).

Zoritxarrez, proeiktu horiek guztiak baztertuta geratu ziren, eta 1987an Eusko Jauralaritzak Metroa eraikitzeko proposamen berriaa onartu zuen. Horretan, baina, ez zegoen Ezkerraldea Leioarekin eta UPV/EHUko Campusarekin lotzeko lurrazpiko lerrorik, ezta Lamiakoko Metro geltokia lurrazpian jartzeko asmorik ere. Orduko udal agintariek -EAJ/PNVek eta PSE-PSOEk gobernatzen zituzten orduko Udala eta Jaurlaritza- proposamena bere horretan onartu zuten, nahiz eta protestak eragin, batez ere Lamiako eta Txopoetan. Gaur arte. Aukera galdua Leioarentzat, Lamiakoko auzoarentzat eta UPV/EHUrentzat.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude