Mikel Martinez-en “Tabernaria” bakarrizketa Ganeko Tabernan Korrika Kulturalaren barruan

Datorren ostegunean hasiko da 21. Korrika Garesen. Hamaika egunetan zehar Euskal Herrian zehar ibiliko da euskararen lekukoa, kilometroz kilometro, euskararen aldeko konpromisoak batuz eta euskaraz gero eta gehiago aritzeko klikak bilduz.

Leioan, Korrika Batzordeak prestatu duen egitasmo kulturalei segida emango zaie.

Arratsaldeko 20:00etan dago hitzordua jarrita Ganeko Tabernan (Plaza Gorrian). Mikel Martinez aktorearen “Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña” interpretatuko du.

Lana Patxo Telleriak idatzi du eta Mikel Martinezek antzezten du testu iradokitzaile hau. Mikel Martinez, aktoreaz gain, Bilboko kafe baten gidaria da eta askotan barran ikusten dugu zerbezak eta beste zerbitzatzen. Oraingo honetan beste taberna batetako barran, Ganeko tabernakoan arituko zaigu “Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña” azaldu nahian (edo aitzakia horrekin, behinik behin).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude