Gaur goizean Goardia Zibilak buruturiko ezker abertzalearen kide Oihana Garmendia, Antton López Ruiz, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiaren atxiloketak salatzeko mobilizazioa iragarri dute arratsaldeko 20:00etarako Leioan. Iparragirre Etorbideko Bulebarrean izango da, herriko ezker abertzaleak bultzatuta.
2017ko azaroan Belén González-i egindako azken agurrean “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta atxilotu dituzte goizean zehar. Garmendia, Kalera kalera dinamikaren aldeko bozeramaileetako bat eta 7 hilbatetik haurdun, Gernikan atxilotu dute goizeko 7:00etan, ginekologoarengana joateko prestatzen ari zela. Zabaleta, Sortuk Nafarroan duen arduraduna, Iruñean atxilotu dute kotxea hartzera zihoala. Dañobeitia Bilbon atxilotu dute, eta López, berau ere Kalera kalera dinamikaren bozeramaileetako bat, bere Zarauzko etxean atxilotu dute.
Laurak Donostiako Intxaurrondoko Goardia Zibilaren koartelera eramanak izan dira. Bertan deklaratu ostean 15:00etan askatu dute Garmendia. 15:30etan Zabaleta utzi dute libre. 16:00ak baino pixkat lehenago López eta Dañobeitia askatu dituzte.
Atxilotu bezain pronto berria sare sozialen bitartez zabaldu da eta lehen erreakzioak ere. Sarek “presoen eskubideen alde lanean ari diren herritarren aurkako atxiloketak” gaitzetsi ditu. Sortuk ere “Estatu espainiarrean aurreko zikloa ez ixtea nahi ez duten sektoreak badaudela” salatu du eta, bide batez, dei egin die “EAJri, Geroa Bairi, Podemosi, Izquierda-Ezkerrari, PSEri eta PSNri ez diezaioten segidismorik egin PPren” asmoari, “ez diezaieten oxigenorik eman bakearen etsaiei”.