Mendizaletasuna :: PR GI-106 Erromesen bidera irteera (Gipuzkoa)

2018ko otsailaren 11an, igandez, Leioa Mendi Taldeak egingo duen hurrengo ibilaldira izena emateko epea zabalik dago

Erromesen PR Gi-106a Arrasateren eta Arantzazuko monasterioaren arteko bideak Udalaitz, Anboto eta Aloña mendietako gailur harritsuen bista zoragarriak ikusteko parada emango digu. Bere 16 kilometroren ibilbideak arkitektura erromanikoaren hondar interesgarriak ezagutzeko aukera emango digute, hala nola Bedoñako eliza, Debagoienako harana, Aretxabaleta herriko erdialde mendebaldarrean aurkitzen den Urkulu urtegiaren gainean kokaturiko 16 baserriak eta abar. Urkulu urtegia izen bereko ubidearen goi arroan aurkitzen da, Aizkorri mendizerran bere iturburua duena, Kurutzeberri (1.117 m), eta Elorretako Aitza (1.125 m) mendebaldean; Gorordo (692 m) eta Orkatzategi (864 m) ekialdean; Saiturri (1.172 m), Aumategigaina (1.190 m), Maruatx (1.019 m) eta Andarto (1.064 m) hegoaldean eta Andarto txiki (848 m) hego-ekialdean. Ingurune berde oso bat. Arrikrutzen, toponimoak dioen bezala, baserri historikoak zutitzen diren antzineko galtzaden bidegurutzea topatuko dugu.

Irteera-ordutegiak ohikoak dira: 7:50ean Pinueta; 7:55ean Lamiako; 8:00etan C. Luis Bilbao Libano (markesina); Deusto (San Pedro plaza) 8:10ean; Zabalburu (Ertzantzaren markesina) 8:20an.

Ireera honetarako bi ibilbide proposatzen dira: lehena mundu guztiari zabalik egongo den xendazaletasun errezeko zehakaldia, Urkulu urtegiaren eta Arantzazuko Santutegiaren artean eta bigarrena mundu guztiari zabalik egongo den trekking moderatuko zeharkaldia, Urkulu urtegiaren eta Arantzazuko Santutegiaren artean, baina berau Zaraia mendilerroren hainbat gailurretatik igaroz.

Orkatzategi eta Ametzuetako gailurrak 1994ko urriaren 23an eta 2010eko otsailaren 7an igo zituzten lehenengo aldiz Leiako Mendi Taldearen kideek.


Fitxa teknikoa

Ibilbide laburra

Tartea  13 km (erraza)

Jarduera mota   Xendazaletasuna

Kokapena  Aizkorri-Aratz (Gipuzkoa)

Denbora  5 ordu (atsedenik gabeko ibilbidea)

Pilatutako igoera  700 m

Aldea  350 m

Zailtasuna  Erraza

Esfortzua  Moderatua

Arriskua  Txikia

Gailurrak  Ez

Ibilbide luzea

Tartea  18 km  (moderatua)

Jarduera mota  Trekkinga

Kokapena  Aizkorri-Aratz (Gipuzkoa)

Desborra  7 h (atsedenik gabeko ibilbidea)

Pilatutako igoera  1000 m

Aldea  700 m   

Zailtasuna  Moderatua-txikia

Esfortzua  Moderatua

Arriskua  Txikia

Gailurrak  Orkatzategi (869 m), Ametzueta (807 m)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude