Leioako Udakalak Pop-Rock Lehiaketaren 2018ko edizioa martxan jarri du. Hamazortzigarren urtea da lehiaketa martxan jarri zenetik.
Oinarriek zehazten dutenez nahi duten talde guztiek parte hartu ahal izango dute, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurreko edizioetan saria (Pop Rock edo Metal sailetako irabazlea, Irabazle orokorra) irabazi dutenak izan ezik. Hori bai, taldekide bi gutxienez 14 eta 35 urte bitartekoak izan beharko dira. Adin txikikoek, gainera, euren gurasoen edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute.
Bi modalitate ezarri dira: Pop-rockarena eta Metal modalitatea, eta 5 sari banatuko dira guztira: Metal modalitatearen talde onenaren saria (1.200€koa), Pop-Rockarena (1.200 €koa ere, bertoko talde onenarena (600 €koa eta Kultur Leioaren entsegu gelak erabiltzeko doako 10 saiorako txartela), euskarazko abesti onenaren saria (600 €koa) eta Pop Rock Lehiaketaren Irabazle Nagusiaren saria (400 €koa). Azken hau kategoria ezberdinetan saritutako taldeen arteko onenari emango zaio eta bere modalitatean jasotako sariari gehituko zaio. Sari guztiak PFEZaren atxikipenari lotuta daude.
Lanak entregatzeko epea 2018ko apirilaren 10era artekoa da. Gutun azal batean eta posta ziurtatu bidez, gutxienez 5 abesti dituen CDa ondoko helbidera helarazi behar da: LEIOAKO XVIII. POP ROCK LEHIAKETA, Aterpe Leioa Gaztegunea, Aldapabarrena 2, 48940 LEIOA, BIZKAIA. Aurrekoaren batera izen emate orria, eta taldean 18 urtetik beherakorik izanez gero, guraso edo tutorearen baimena bete eta bidali behar dira. Gainera, parte hartzaileek zein modalitatean parte hartuko duten adierazi beharko dute. Halaber, zein saritan parte hartuko duten adieraziko dute, eta horietariko baten baino gehiagotan izan daiteke, betiere oinarri hauetan agertzen diren baldintzak beteta.
Halaber, maiatzaren7an, euskarazko abesti onenaren eta Leioako talde onenaren sarien irabazleak ezagutaraziko dira.
Info +
94 405 58 50 Telefonoan
gazte@leioa.net helbidean