2015.ean “MMXV” bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriekin disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan. Eta kantu hauetaz baliatzen da kantaria, gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak, askatasun kantu bilakatzeko. Abestiak entzunaldi hunkigarri batean lotzen dira bata bestearekin, eta modu harrigarrian harrapatzen gaituzte, gure barruan hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala.
Mikel Urdangarin bide luzeko kantugilea dugu. Euskal musikaren historian sortzaile nabarmen eta emankorra. Grabazio berri bat burutu eta udaberrian aurkeztuko eta gero, musikari handiz osatutako bandarekin igoko da eszenatokira kantu berriak plazaratzeko.
Mikel Urdangarinen azkena emozioz betetako sormena da.
Laburrean
Nor: Mikel Urdangarin
Zer: “Margolaria” azken diskoaren aurkezpena
Musikariak: Koldo Uriarte (pianoa, teklatuak), Jon Cañaveras (baxua), Ángel Celada (bateria), Mikel Urdangarin (ahotsa eta gitarra), Rafa Rueda (gitarrak), Nika Bitchiasvili (biolina)
Non: Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna: Abenduaren 3an
Ordutegia: 19:00etan
Sarrera: 6 – 12 euro
Info +: : Mikel Urdangarin