Musika :: Píscore eta Aupa Quartet, bihar ostirala Kultur Leioan

Musika
Galizia / Katalunia

Kultur Leioak musika saio bikoitza eskainiko du bihar, irailaren 28an, ostiralarekin.

«Lau perkusionista birtuoso, barrez leherraraziko digutenak». Piscore guztioi eskaintzeko keinu bidezko komedia musikalik onena. 2016ko udaberrian sortutako konpainia honek, bere izenarekin, Esther Píscore ospetsua omendu omendu nahi du, Les Luthiers-en gag ezagun bateko, Terpsícoreko, dantzaren musaren isla eta irudi. Barre eginaraztea dute helburu, musikako birtuosismotik, dotoretasunetik eta keinu bidezko komedia klasikoenen estetikaren bideetatik abiatuta.

«Aupa: norbait altxatzen bultzatzeko edo norbait horri zerbait altxa­tzeko adorea emateko erabiltzen den interjekzioa». Aupa Quartet errealitate bat da, Bartzelonaren gisako hiri batean bakarrik posible dena. Lau musikari, bakoitza planetaren puntu batekoa, batzen dira hari-laukote klasikorako errepertorio berri bat egokitzeko, XXI. mendeko munduan hari igurtziak bizi duen egoerara egokitua hain zuzen. Musika klasikoa alde batera utzi gabe, laukotekideak Grooveko, Jazzeko, Rockeko edo Latineko erritmoetan barrena dabiltza beren musika-konposizioetatik abiatuta: melodia kutsakorrak, bat-bateko inprobisazioekin aberastuta.

Musika eta umorea eskutik hartuta, ondo pasatzeko aukera paregabea.


Laburrean

Musikariak
Píscore  Pepe Varela, Diego Rosal, Félix Rodríguez, Pablo Cabanelas

Aupa Quartet  Asier Suberbiola (violín), Pere Nolasc Turu (quintón), Felipe Escalada (viola), Martín Meléndez (cheloa)

Lekua  Auditorium de Kultur Leioa

Eguna  28 de septiembre, viernes

Ordua  20:30 horas

Sarrera  6-12 euros


Informazio gehiago  PíscoreAupa Quartet

Facebook 

Facebook 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude