Nazio Batuen 2030 Agenda Erakusketa garapen iraunkorrerako helburuak

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak eta EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2030 urteari begira garapen iraunkorrerako markatu diren helburuei buruzko erakusketa antoaltu dute Ondiztorren azaroaren 5 eta 16 bitartean,
ikastetxe eta interesa eduki lezakeen pertsona ororentzako bisita gidatuak eskainita 9:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 

Ekitaldiaren helburua Leioako herriari eta bereziki ikasleei Nazio Batuen 2030 Agendako 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezagutaraztea da; horiei EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak bat gehitu du (+1), Hizkuntza eta kultur aniztasunaren bermea, alegia, antolatzaileek adierazi dutenez.

Garapen iraunkorrerako helburuak zeintzuk diren erakusteko 17 + 1 ilustrazio aurkeztuko dira, bakoitza helburu batekin lotuta. Lehenengo 17 ilustrazioak Euskal Herriko UNESCO ETXEAren mailegua dira; berariaz egindako lehiaketa baten bidez sortu ziren. Hamazortzigarrena Easo Politeknikoak BHI Usandizagako ikasleen arteko lehiaketa batean aukeratu zen.

Bisita gidatuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero 94 607 25 76 telefonora deitu dezakete interesa duten ikastetxe zein bestelako taldeak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude