Joan den ostiralean banatu ziren Ni gaztea nintzenean lehiaketaren sariak, Udaleko Kultura sailak antolatutakoa.
Sariak 4 kategoriatan banatuak egon dira, adinaren arabera: 18 urtera artekoen sariak, 19-35 urte artekoenak, 365-55 urte artekoenak eta 56 urtetik gorakoenak.
Horrela, 18 urte artera artekoen artean lehenengo saria Lleidako Etna Miró Escobar-entzat izan zen, “La soledad de los pandas rojos” izeneko idazlanarengatik, eta bigarren saria Getxoko Ainhoa Sagasti Martínez de Tobillasentzat izan zen, “Mar de fresa” lanarengatik.
19-35 urte bitartekoen kategorian lehen saria A Coruñako Irene Agudo Marqués-entzat izan zen, “A pesar de todo” idazlanarengatik, eta bigarren saria Barakaldoko Ivan Poyato del Río-rentzat izan zen, “Continental” lanarengatik.
36-55 urtekoen artean sarituak Logroñoko Ernesto Tubía Landeras eta Donostiako Mari Joxe Azurtza izan ziren, lehenak idatzitako “Libélulas” lanagatik eta bigarrenak “Mendii horiek -amaren istorioak” izeneko idazlanagatik.
Azkenik, 56 urtetik gorkoen kategorian sariak Algorta eta Mungiara joan ziren. Lehen saria José Ignacio Tamayo Pérez-entzat izan zen, “Lluvia de diamantes” lanagatik, eta bigarrena Igone Urritkoetxearentzat, “Ur aparra” idazlanagatik.
D kategoría (56 urtetik gora):
1. saria: José Ignacio Tamayo Pérez (Algorta). “Lluvia de diamantes”
2º saria: Igone Urrutikoetxea (Mungia). “Ur apurra”