Olentzeroren bisitak trafiko aldaketak eragingo ditu igandean

Udalak, Olentzero eguna dela-eta, trafiko aldaketak iragarri ditu herriko erdialdean. Horrela, igandean, abenduaren 24an, 17:00etatik 18:30era arte, trafikoa eten egingo da Avanzadako errepidearen alboko bidean, Errotabide, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano doktorea eta Elexalde kaleetan. Inguretan kotxez ibiliko direnei “kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu, seguru asko Olentzeroarekin batera jende asko etorriko da-eta” adierazi dute udal iturriek.

Gainera, San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, ordutegi tarte horretan, Mendibiletik irten eta sartu beharko dute.

Udaltzaingoaren piroteknia salmentari buruzko gomendioak

Leioa Udaltzaingoak, bere aldetik, piroteknia-materiala saltzeko legeak ezartzen dituen betekizun nagusiak gogorarazi nahi izan ditu. Horrela, piroteknia-materiala saltzeko baimena izan behar dela eta lizentzia hori lortzeko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzara joan behar dela. Gainera,
ezin direla saldu banakako artikuluak eta adituak ez diren erabiltzaileei saltzeko gutxienezko unitatea kaxa osoa izango dela gogorazi du  Udaltzaingoak.

Udal iturriek gogoratu dutenez, “piroteknia-artifizioak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira, erabiltzaileen gutxieneko adinaren arabera”. Horren arabera, 12 urtetik beherakoei debekatua dago halakorik saltzea. Bigarren kategoriako artifizioak 16 urtetik beherakoei saltzea debekatuta dago; hirugarren kategoriakoak 18 urtetik beherakoei saltzea dago debekatuta eta laugarren kategoriakoak soilik profesionalei saldu dakizkieke.

Bestalde, Udaltzaingoak gogoratu ditu piroteknia-artikuluek, ontziek eta enbalajeek jaso beharreko datuak. Horrezaz gain, bengalak, bonbetak, bonbeta txikiak eta barruan jostailuak eta serpentinak dituzten suziriak ere “piroteknia-materiala dira, eta beraz, aurreko baldintza guztiak kontuan izan beharko direla” adierazi dute.

Azkenik, aipatu araudia ez betetzeak “300 €tik 90.000 € arteko isuna ekar lezakeela” adierazi du herriko Udaltzaingoak, “gertakarien larritasunaren arabera, eta horrez gainera materiala erretiratzea”.

Zalantza kasuetan, Udaltzaingora dei egiteko gomendio eman du Udalak (94.400.80.21 telefono-zenbakia).

Leioako ostalariek ordubete beranduago itxi ahal izango dute Gabonetan

Urtarrilaren 6ra arte, Leioako ostalariek ordubete beranduago itxi ahal izango dute, Udalak iragarri duenez.

Taldeen arabera hauek dira ordutegi berriak:

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude