Ongizate emozionala lantzeko ikastaroa, Udalak antolatua

Udaleko Hezkuntza Sailak herritarren ongizate emozionalerako ikastaroa antolatuko du apirila eta ekaina bitartean, Kultur Leioan, ostegunetan, 18:30 eta 20:30 bitartean, 20 pertsonentzat eta dohainik. Saioak apirilaren 19 eta 26; maiatzaren 3an, 10an, 17an eta 24an eta 31n, eta ekainaren 7an eta 14an.

Inskripzioa: 94 607 25 76 edo udalhezkuntza@leioa.net (kontaktatzeko telefonoa utzita). Tailerra doakoa da baina asistentzia konpromisoa sinatu beharko da inskripzioa egiterakoan.

Izen emateko epea 20 plazak bete arte egongo da zabalik, edota kurtsoaren lehen egunera arte, ez martxoaren 15etik 22ra, udal aldizkarian agertu bezala.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.