Oraingo Iturriondo kalean egindako argazki zaharra

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gure gaurko argazki honekin, herriko une bat islatzen duen eta, era berean, Leioako kale nagusietako bat zen egungo Iturriondo kalea erakutsi nahi dugu.

Egungo Iturriondo kalea Udondoko Bulebarra zabaldu arte Sabino Arana kalea deitzen zen. Frankismo garaian, Calvo Sotelo kalea.

Gure gaurko irudian gazte koadrila bat ikus daiteke, zutik batzuk idiek bultzatutako gurdiaren gainean besteak. Mutil koadrila ospakizunen batetan ari zirela ematen du (buruan dituzten kapelek hori pentsatzeko bide ematen dute).

Hori bezain garrantzitsua da ikustea non dagoen aterata. Iturriondo kalean, bai, baina Udondoko Plazatik gertu. Hortxe ikusten da Udondo tabernaren etxea, eta honez gero ez dauden beste bi etxebizitza(ezkerralderago dauden biak, hain juxtu).

Data zehatzik ez badakigu ere, bai janzkera eta agertzen diren etxeak ikusita, argazkia, ziurrenik, iragan mendeko 60. hamarkadakoa izango da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.