Osasuna sustatzearen alde lan egiten dutenei zuzendutako diru-laguntzen deialdia

Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 3an amaitzen da

Bizimodu osasungarria eta zahartze aktiboaren alde lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeei zuzendutakoa diru-laguntza deialdia atera du lehenengoz Leioako Udaleko Gizarte Ekintza eta Osasun Sailak.

Anomalia genetikoak, garapen-nahasmendu orokortuak, gaixotasun arraroak eta abar pairatzeagatik zeharo kalteberak diren kolektiboekin lan egiten dutenei ere zuzenduta dago deialdi hau. Betiere Leioako udalerrian gauzatzen diren ekintzak eta programak direnean; edo Leioatik kanpo garatu arren, kideen artean Leioako herritarrak dituztela egiaztatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeek antolatutakoak izango dira.

Deialdirako 10.000 euro bideratu dira. Diru-laguntza eskabide bakoitzari, gehienez ere, 1.250 euro ematea egongo da ekintza edo programa bakoitzeko. Oinarriak eskuratzeko Leioa Zabalik gardentasun-atarian sartzea besterik ez dago.

Info +

Oinarriak  http://leioazabalik.leioa.net/documents/11405/438852/1071+Promoci%C3%B3n+de+la+salud.pdf/81dda26a-a287-4926-ac1b-ea13ba93c90e

Eskaria  http://leioazabalik.leioa.net/documents/11405/438852/1071+Promoci%C3%B3n+de+la+salud.pdf/81dda26a-a287-4926-ac1b-ea13ba93c90e

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude