Ostiral honetan, ‘Circo de pulgas’ Kultur Leioan

Antzerkia-Dantza
Matarile Teatro (Galizia)

Gure zirku degeneratua: arkakuso bezatuen talde bat, munstroen etengabeko oreka, pizti arraro –beti bestelakoak, besteak–.
Erortzeko arriskuaren lilura eta alperreko azalpena: ezin da inola azaldu zergatik inork ez duen trapeziotik jaitsi nahi.
Arkakuso zoriontsuak, dagoeneko jauzi egiten ez dugunak; optimista porrokatuak, arkua tenkatzen –one more time, one more time– ituaren aurrean, benetan ote gaude hemen?

Dantza eta antzerkia, nortasun propiodunak, Matarile Teatroren eskutik, Espainiako antzerki garaikidearen erreferentziazko konpainietako bat. 1986an Compostelan Ana Vallés eta Baltasar Patiño bere zuzendarien eskutik sortu zenetik, berariazko estilo eta hizkuntza artistiko propioak garatu izan ditu. 30 urtetik gora eta 30 ikuskizun baino gehiago: denbora horretan eta ikuskizun horien bidez 20 saritik gora lortu ditu Estatuko eta Europako hainbat tokitan.


Laburrean

Zuzendaritza  Ana Vallés

Antzezleak  Mónica García, Nuria Sotelo, Celeste Gonzalez, Ricardo Santana, Oscar Codesido, Ana Vallés

Argiztapena, Espazio eszenikoa  Baltasar Patiño

Zuzendaritza laguntzaileak  Jacobo Bugarín, Alfonso Míguez

Jantziak  Matarile Teatro, Naftalina, Bañador de Nuria González

Ekoizpena, Kudeaketa  Juancho Gianzo

Iraupena  90′

Hizkuntza  Gaztelaniaz

Non  Auditorium

Eguna  Urriaren 5ean

Ordua  20:30ean

Sarrera  7,5-15 €


Informazio gehiago  Matarile Teatro

Facebook

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude