Ostiralean, Udondoko jaien bigarren eguna

Bihar, irailak 14, ostiralarekin, Udondoko jaien bigarren eguna ospatuko da.

Auzo honetako Jai Batzordeak honako egitaraua osatu du eguna ondo pasatzeko:

Irailak 14, ostirala

9:00etan  Txupinazoa

19:00etan  Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia

20:00etan  Txokolatada

20:30etan  Los Txikis taldearen emanaldia eta mozorro gaua

23:00etan  Xabi eta Iñigoren musika emanaldia. Atsedenean mozorro lehiaketaren sari banaketa

Trafikoaren behin-behineko desbideratzea auzoko jaiak direla eta.

Trafikoaren desbideratzea Udondoko jaiengatik

Iturriondo kaleko amaierako trafikoa desbideratuko da Udondo auzoko jaiak direla-eta, zehazki, bihartik, ostirala, hilak 14 (18:30etik larunbateko, hilak 15, 06:00etara arte) eta larunbatean (09:00etatik, egun osoan zehar, eta igandeko, hilak 16, 06:00ak arte).

Horrela, Ibarrabarritik heltzen diren ibilgailuak Udondo – La Carbonera biribilgunetik sartuko dira aparkalekuaren aldetik, hau da, Sabino Arana Bulebarraren ondoan. Hala, aparkalekuaren erdigunea erabiliko da jaien barruti gisa, erantsitako mapan adierazten den bezala.

Desbideratzeak ez die eragingo Udondo – La Carbonera biribilgunetik Aldapako biribilgunerantz doazen ibilgailuei.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude