Pello Amiamak Euskal Selekzioarekin batera Europako junior pilota txapelketan hartuko du parte

Esku Pilota Konfederazio Internazionalak (CIJB) Moitan (Portugal) antolatutako Europako Piltoa Txapelketan parte hartuko du Leioako Hartzak Pilota taldeko Pello Amiamak datorren uztailaren 23, 24 eta 25ean. 19 urte azpiko taldean hautatua izan da 17 urteko pilotari gaztea.

Benjaminetatik Hartzak taldearen eskolan pilotan ikasia, sekulako gorakada izan du Amiamak bere bilakaeran. Azken bi urtetan erakutsi duen mailak Euskal Selekzioko ateak ireki dizkio jokalariari. Aurten, Bizkaiko 4 t´erdiko final aurrekoetan 22-21 galdu eta bere adineko Bizkaiko pilotari onenen aurka lehiatu eta irabazi ostean, erromotar ezkertiak bere lekua topatu du goi-mailako pilotarien artean.

Portugalen ospatuko den txapelketa honetan, Llargues, International eta One Wall modalitateetan arituko da Pello Euskal Selekzioa ordezkatuz.

Amiamak aurtengo Sanjuanetan jokatutako pilota goxuaren Txapelketan.

Euskal Selekzioa aldarrikatu du Hartzak taldeak

Hartzak Pilota Taldeak bere jakolaria den Amiamari zorterik handiena opa dio eta “euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu” egin du.

Hartzak Esku Pilota Taldeak aspaldi egiten du lan gure herrian, eta diotenez, “Euskal Pilotaren Federazio Internazionalak antolatutako mundial eta txapelketei boikota egiteko aldarria egiten diogu aspaladi, Euskal Selekzioaren eta euskal pilotarien diskriminazioa ardatz duen federaziotzat jotzen baitugu”.

Taldeak Pello Amiamari zorionak eman dizkio hautatua izanagatik “eta honek Leioan euskal pilota indartzeko aukera sortzea” nahiko lukeela dio.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude