Atzo ez zen Leioako ohiko pentsiodunen konzentrazioa burutu, eta herrialde mailako Bilboko konzentraziora jo zuten herriko pentsionistek. Mobilizazio jendetsua burutu zuten berriro ere adinduek Bilboko Udaletxearen aurrean. Eta beste behin ere, 1.080 €ko gutxieneko pentsioa aldarrikatu zuten eta EAJ-k PPrekin erdietsitako hitzarmena pentsioen inguruan arbuiatu zuten, “gutxiegi” zelakoan.
Milaka pentsiondun izan ziren, astelehenero bezala, Udaletxearen plazan bildu zirenak, eta datorzen asteetan ere “borrokan jarraitzeko” eta mobilizazioekin jarraitzeko. Horrexegatik, maiatzaren 5ean eta 26an antolatutako manifestazioekin kaleak berriz betetzeko eskaera luzatu zuten, EAJk eta Gobernu espainolak joan zen astean pentsioen inguruan itxi zuten akordioa (%1,6ko igoera 2018an eta 2019an) “gutxiegi” delakoan.
Irakurri zuten agirian pentsioak “ez dira alderdien arteko borrokan trukerako txanpona; pentsioa izateko eskubidea ez da negoziatzen, egikaritu baizik” adierazi duten. Eta pentsioen auzia agenda politikoan kokatu dutenak pentsiodunek egindako mobilizazioak izan direla nabarmendu zuten.
EAJ eta PPren arteko akordioak pentsioak KPIren arabera igotzea 2019 urteren ondoren ez duela bermatzen kritikatu zuten ere erretiratuek. Itunak ez diela eragiten diru-sarrerak bermatzeko errentarekin osatzen diren pentsioei eta iraunkortasun faktorea kendu baino 2023ra atzeratu duela ere euren kritiken jo puntuan jarri zuten.