Bizkaia mailako alor ezberdinetako pertsonek presoen aldeko manifestazioarekin bat egin dute

Orain Presoak dinamikak Bilbaon aurkeztu du «elkar bizitzeko nahia eta bakerako desiraren aldeko» deia. «Etorkizun hobe bat eraiki nahi dugu eta horretarako, sufrimendua sortzeari utzi behar diogu. Zauri irekiak itxi eta mina sortzen jarraitzen duten korapiloak askatu behar ditugu»,esan dute. «Horretarako sortu genuen Orain Presoak dinamika, elkarbizitzaren eta bakearen alde lan egin eta elkar batzea helburu duena». Bide horretan, ezinbestekotzat jotzen dute «euskal preso eta senideen eskubideak urratzen dituen espetxe politikarekin amaitzea. Etorkizunari begira ezberdinen arteko zubiak eraikitzea beharrezkoa dela ustea dugu. Bake iraunkor integral baterako oinarriak gizartearen aktibaziotik etorri behar baitira eta horrek denon ardura eta ahalegina behar duela» adizera eman dute.

Hori horrela,«orain espetxe politikaren arazoari irtenbidea emateko unea da», diote. «Eta horixe da urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo dugun aldarria eta gaur hemen batu garenok zabaldu nahi dugun deia. Izan ere, eta aurrera urratsak ematen hasiak bagara ere, gaur gaurkoz ez dira bake justu eta iraunkor baterako baldintzak bete».

Orain Presoak ekimenaren bultzatzaileek «bakearen bidea alde guztien eginkizuna da: jendartearena bere aniztasunean, elkarteena, instituzioena eta estatuena. Aktore guztien eginkizuna da eta horregatik, gu gaur hemen batu garen moduan, urtarrilaren 12an ere jendarte osoari eta baita, herri ordezkariei, eragileei, alderdi eta sindikatuei, Bilboko eta Baionako kaleetan gurekin batera etorkizun berri baten alde urratsak ematera gonbidatu nahi ditugu».

Ez dute «iraganaz ezer baztertu eta ahaztu» nahi, baina «egin behar dugu bidea». Bide horretan, «indarkeria guztien biktima guztiei zor diegu egia, errespetua eta errekonozimendua. Zor diegu iragana ez errepikatzea, eta, horretarako lan egitea, edozein izanik ere gure arteko ezadostasuna». Ezen, euren aburuz, «aspaldiko urteetan posible izan ez zen elkarbizitza, azkenean posible ikusten da gure herrian. Orain arte batu ahal izan ez garenen ariketa kolektiboa izango da» esanez bukatzen dute haien adierazpena.

Atxikimendu zerrenda luzea

Agerraldian ezagutzera eman da ere urtarrilaren 12ko Bilbon eta Bainonan egingo diren manifestaldiekiko atxikimenduen berri. Zerrendan alor ezberdinetako pertsonak azaltzen dira, UPV/EHUko irakasleen zerrenda nabarmentzen delarik. Sinatzaileen artean Iñaki Goirizelaia errektor ohia, Iñaki Lasagabaster, Iratxe Fresneda, Arantza Urkaregi, Aranrza Aldezabal, Laura Mintegi, Mari Luz Esteban, Mila Amurrio, Pedro Ibarra, Ramón Zallo, Patxi Azpillaga, Karmele Artetxe, Koldo Callado, Juan Hernández, Koldo Zuazo, Begoña Zalbidea, César Martínez, Iñaki Antiguedad, Irati Agirreazkuenaga eta Izaro Gorostidi, besteren artean. Aurrekoez gain, Ikastolen Federaziko lehendakari Koldo Tellitu, azken Bertsolari Txapelketaren irabazle Onintza Enbeita, Bizkaiko Gobernadore Zibil ohi Daniel Arranz, Athletic-en jokalari ohi Eba Ferreira, Edorta Jimenez idazlea, Jose Angel Iribar, José Luis Korta, Paul Rios, Pili Kalzada, Rafa Rueda eta Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballes bertsolariak, besteak beste, agertzen dira sinatzaileen artean.


Info + 

Orain Presoak manifestazioarekiko atxikimenduak Bizkaian  Bizkaia_-atxikimenduak-_-Bizkaia_adhesiones

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude