Final aurrekoak Otsailaren 6an, asteartez, jokatuko dira Udaletxe beheko frontoian, arratsaldeko 18:00etan hasita
Lehen bi final-laurdenetan (Pello Amiama vs Markel Garcia eta Mikel Lekunberri vs Jon Garcia) bi Erromoko pilotari ezkertiak garaile izan ziren leioaztar pelotarien aurka. Lehenean, Amiamak bere defentsarako gaitasuna eta tantoa amaitzeko erraztasuna erakutsi zituen Garcia garaitzeko. Bigarrenean, aldiz, Lekunberriren kolpe bizi eta gogortasunak erabaki zuen lehia. Bi partiduek emaitza berbera izan zuten: 22-10 Erromokoen alde.
Hirugarren final-laurdena izan da denetan gogorrena; Julen Isasi eta “Agus”-en artekoa. Bi jotzaileren arteko lehia izan zen honakoa. Partida oso fisikoa suertatu zen. Garaipena Isasik lortu zuen, markagailuan 22-17 inposatuz. Leioako ordezkari bakarra izango da Julen final-aurrekoetan.
Azkeneko kanporaketan gertatuko zen errondako ustekabe nagusia. Ander Ucelay balmasedatarrak Gaizka Astigarraga erromotarrari irabazi baitzion partidua. Erromokoa zen faborito, baina partidu erdialdera fisikoak huts egin zion eta garaipena Balmasedakoak lortu zuen, 22-11 gailenduz.
Final aurrekoak otsailaren 6an, asteartean izango dira arratsaldeko 18.00tan hasita: Lehenik eta behin Pello Amiama vs Julen Isasi partidua jokatuko da, ondoren Mikel Lekunberri vs Ander Ucelay partidua.