Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ekainaren 8an Kandelazubietan

Aurreko urteetan bezala Betiko Ikastolak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia antolatu du Leioan.

Pailazo famatuek haien azken lana aurkeztuko dute gure herrian, “Borobilean”. Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?

Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu…

Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.

Ekainaren 8an izango da Kandelazubieta kiroldegian eta bi saio izango dira (5etan eta 7.30tan).

Sarrerak Betiko, San Nikolas eta Ander Deuna Ikastoletan dituzue salgai 8€ren truke.


Laburrean

Ikuskizuna  Borobilean

Aktoreak

Pirritx  Aiora Zulaika

Porrotx  Joxemari Agirretxe

Marimotots  Mertxe Rodriguez

Maribel  Oihana Sanchez

Jeronimo  Alex Tetuan

Izar dantzaria  Izaskun Forcada

Ekoizpena  Katxiporreta Koop.

Zuzendaritza  Katxiporreta Koop.

Musika   Joseba Ponce, Karlos Osinaga

Iraupena  70 minutu gutxi gora-behera

Familia-antzerkia  (0-100 urte)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude