Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Musua” ikuskizuna Kandelazubietan

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Musua” ikuskizuna aurkeztuko dute ekainaren 7an herrian.

Emanaldia Kandelazubieta kiroldegian izango da.

Gainera, bi emanaldi eskeiniko dituzte: 17:00etan lehena eta 19:30ean bigarrena.

Ikuskizunerako sarrerak Leioako Betiko Ikastolan, Sopelako Ander Deuna ikastolan eta Algortako San Nikolas ikastolan daude salgai, 8 €ren truke.

“Musua”

Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.
Eta zu?

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude