‘Play’n’kids’ Kultur Leioan

Antzerki Familiarra
Rock Kontzertua familian (Euskadi)

SuperStar 13 urteko neskato bat da, musikarekin dago maiteminduta eta gaur betetzen du bere ametsa: eszenatoki batera igotzea lehen aldiz. Imajinatzen du bere idolo Freddi Mercuri-rekin egingo duela bat han, gosaldu ez duenez nagitsu dagoen Freddi Mercuri batekin, eta horregatik kantatzeko gogorik ez duena. Baina, SuperStarrek, ikusleek lagunduta, Freddik bere kanturik gogokoenak gogoratzea eta kanta­tzea lortuko du.

Play’N’Kids bandakoek familia osoarentzako kontzertu bat emango digute pasa den mendeko 70eko hamarkadatik honako pop-rockeko kanturik arrakastatsuenak zuzenean jota. Musika-banda Freddi Mercuri, RingoStar, Maikel Jackson, Stivi Wonder eta Angus rock izarrek osatzen dute. Kontzertua SuperStar zeremonia-maistrak aurkezten du, eta kantu bakoitzean jarduera bat egitea proposatuko digu guztiok parte hartu dezagun kontzertu honetan, kontzertu ezin aproposagoa familia osoarentzat.
Aita-amek eta seme-alabek zuzenean parte hartzen dute kontzertuan, bandakoekin batera kantatuta eta dantzatuta, eta SuperStar zeremonia-maistrak zuzenduta. Horrela, jolasaren bidez eta modu naturalean, hainbat musika-estilo daudela ohartuko dira, jakingo dute zer eratako musika-tresnak dauden, eta, horrekin batera, musikaren historia ikasiko dute eta nortzuk diren pop-rockaren izarrik gorenak.


Laburrean

Musikariak  Iñaki Cerrajería (ahotsa), Jorge Sánchez (baxua), Argoitz Aranguren (gitarra), Iván Román (bateria), Álvaro Bazán (teklatua), Eneritz García (zeremonia-maisua)

Iraupena  75′

Ikuslegoa  Denontzat

Lekua  Auditorium

Eguna  Abenduaren 30ean

Ordua  18:00etan

Sarrera  3-5 €


Play’n’kids 2016ko BBK Live Festibalean


Info +

Webean  Play n’kids

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude