PNVk 10 lehentasun aurkeztu ditu hurrengo foru agintaldirako

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia honako 10 lehentasun aurkeztu ditu datozen lau urteetan Foru Aldundiak garatzeko. Honako hauek dira:

  1. Gazteen artean bereziki lana eta ekonomiaren sustapena sortuko duen nazioarteko ekintza gune bat zabalduko dute Bizkaia Dorrean, Bilbon.
  2. Auto-ilarei aurre egingo diete, trafiko arindu eta itsasadarreko bi aldeen arteko lotura hobetuko dute, Leioa eta Sestao artean ibai azpiko tunel baten bitartez.
  3. Metroa Galdakaoko erdigunera eta Usansoloko ospitalera eramango dute, horrela Durangaldea, Arratia eta Busturialdeko erabiltzaileentzat zerbitzua hobetuz.
  4. Arazo ezberdinak dituzten pertsonen harretarako eskualde guneak bultuzatuko dituzte, gertutasuna, eraginkortasuna eta laguntza osoa lortzea xede.
  5. Neguan zehar familientzat, txikientzat eta gazteentzat”ondopasa-guneak” abian jarri nahi dituzte BEC-en, Landako Gunean eta beste toki egoki batzuetan.
  6. Ezkerraldea eta Meatzaldeko eskualdeetan 50 lantegi eta 2.000 lanpostu sortuko dituen parke teknologiko berri bat eraikiko dute Abanto-Zierbenan, Eusko Jaurlaritzarekin batera.
  7. Bizikleta erabiltzera eta modu osasuntsuagoan bizitzen lagunduko gaituen herrien arteko bidegorri sare bat egingo dute, Zornotza-Durango lehenengo zatia izanik.
  8. Bermeo, Matxitxako lurmuturra, Gaztelugatxe eta Bakio lotuko dituen bide berde bat indartuko dute San Juan eta Bizkaiko kostaldeari laguntzeko.
  9. Bizkaiko tokiko merkataritzari babesa handituko diote sektorearen gaitasunak hobetzen eta formakuntzan laguntzeko akademia bat zabalduz.
  10. 10. Bizkaiko altxorrik handienetariko bat historiaurreko artea da. Batu eta ezagutzera emango duen gune bat bultzatuko dute  Lekeition (Lea Artibai).
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude