Podemos-Ahal duguk hitzaldia antolatu du hurrengo larunbatean

Podemos-Ahal Duguk hitzaldia antolatu du datorren larunbatean, hilak 26, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Leioako tranbiaz, Avanzadaz eta ibaiazpiko errepideaz hitz egiteko.

Diotenez, “azpiegiturak eta garraioaren arteko orekari buruz hitz egingo dugu”. Hitzaldian Ana Iametti, Tranbia ez plataformako kideak, José Ignacio Vicente Esnatu Leioako zinegotziak, Fernando Hevia Lurralde Plan Sektorialaren lantaldean partehartzaileak; Rubén Belandia Esnatu Leioako zinegotziak eta Nuria Atienza Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkideak parte hartuko dute.

Errekalde Plazan dagoen Nagusien Etxean burutuko da hitzaldia.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude