Presoen aldeko konzentrazioa 20:00etan Boulebarrean

Gaur, abenduak 28, arratsaldeko 20:00etan burutuko da hilero egin ohi den presoen aldeko azken ostiralaren bilkura.

‘Bada garaia, Presoak Kalera’ leloarekin burutuko da konzentrazioa 20:00etatik 20:30etara.

Eta horren ostean, plazarik plaza ibiliko dira bildutakoek, presoen aldeko ekimenean kantari.

50 lagun preso eta iheslari politikoen aldeko Olentzeroan

Berrogeita hamar lagun inguru batu ziren iragan astelehenean preso eta iheslari politikoen aldeko Olentzeroan

Arratsaldeko 18:00etan zegoen jarrita hitzordua Plaza Gorrian. Minutu batzuk geroago irtenda, erdialdeko zenbait plaza eta txokotan ibili ziren trikitixak lagunduta.

Hona egindako ibilbidearen une bat: Preso eta iheslarien aldeko olentzeroan plaza dantza. pic.twitter.com/LWRZjCyyRr

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude