Presoen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia atzoko konzentrazioan

Atzo gauean egindako hileko azken ostiralaren konzentrazioan datozen egunetako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten antolatzaileek, “presoen eta iheslarien auziaren konponbidea agenda politikoan jartzeko».

Horrela, hilaren 31n, astelehenez, izango den Basauriko kartzelarainoko martxan zein urtarrilaren 12ko Bilboko manifestazio nazionalak «berebiziko garrantzia» dutela adierazi dute eta «mobilizazio horiek erraldoiak izan daitezen» lan egitera deitu zuten, «ahalik eta sektore zabalenek bere egin ditzaten eragile ezberdinen artean adostutako berehalako aldarrikapenak, gutxienekoak baitira: presoen hurbilketak, salbuespeneko politiken altxatzea eta gizatasunak eskatzen dituen mugimenduak aurrera eramatea, hots, adinduak eta preso gaixoak kaleratzea». Antolatzaileek esan zutenez, «eskaera hauek Euskal Herriaren normalizazio politikoa erdiesteko eta elkar bizitzarako ezinbesteko urratsa baitira».

Era berean, «euskal preso eta iheslariek duten babes ekonomikorako beharra» gogoratu zuten, Kinkea ekimena bultzatera deituz bildutakoak.

Iparragirre kaleko Bulebarrean egindako «Bada garaia, presoak kalera» lelopeko konzentrazioan 55 herritarrek hartu zuten parte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude