Presoen aldeko Olentzero astelehenean, 18:00etatik aurrera

Bihar, Olentzero eguna izanik, herriko auzo ezberdinetan Olentzero egongo da kaleak zeharkatzen. Horietako bat izango da presoen aldeko Olentzeroa.

«Euskal preso eta iheslariak kalera!» irten daitezen aldarrikatzeko kantari aterako dira erdialdeko kaleetan zehar arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Preso eta iheslarien aldeko Olentzeroaren antolatzaileek, gainera, ahal dela, baserritarrez jantzita joatea eskatzen diete parte hartzera animatuko direnei.

Musikaz girotuta, Kurkudin batuko dira, eta lehenengo kantak bertan kantatuta, kalerik kale ibiliko dira, preso eta iheslari guztiak kalera irten eta Euskal Herrira, norberaren etxera, itzul daitezen egun preso dauden eta atzerrian diren euskal herritar guztiak, aurten ezbada, ahalik lasterren hala izan dadin. Ahalik lasterren preso eta iheslaririk gabeko Euskal Herri batean bizi gaitezen.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude