Bihar, EH Bilduren Bilgunearen batzarra Nagusien Etxean

Bihar, ekainak 12, asteazkena, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Errekaldeko Nagusien Etxean, EH Bildu Leioaren Herri Bilgunea batuko da.

Batzarrean igaro diren hauteskundeen balorazioa egingo da eta Udalbatzaren osaketaz hitz egingo da nagusiki. Horretaz gai, bestelako gai laburrak eta bertaratuko direnen kezkak  plazaratzeko unea ere egongo da.

EH Bildu Leioak 2.887 bozka eskuratu zituen igaro berri diren udal hauteskundeetan, herriko bigarren indarra bilakatuz eta, bide batez, aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gehiago eskuratuz.

Maiatzaren 26an izandako udal hauteskundeetan EAJ/PNV nagusitu zen, 6.520 bozka eskuratuz, baina orain arte izandako 9 zinegotziak mantenduz. Horrezaz gain, PSE ere bere emaitzak hobetu zituen, 4 zinegotzi eskuratuz. Elkarrekin Podemos-Esnatu Leioak, aitzitik, emaitza kaskarrak eskuratu zituen eta orain arte izan dituen 4 zinegotzietarik bat galdu zuen. PPk ere, emaitza kaskarrak izan zituen eta zinegotzi bat ere galdu zuen.

Datorren larunbatean bilduko da lehen aldiz Udal Batza berria, bertan, alkate berria aukeratuko delarik. EAJ/PNVk eta PSEk izandako negoziazioen ondorioz lortu duten aurreakordioa kontuan hartuta, ez dago zalantza askorik: PSEk EAJ/PNVren alkategaia den Iban Rodriguez babestuko, horrela, Udal Batzan dauden 21 zinegotzietarik 11 zinegotziren aldeko bozka eskuratuz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude