Musika: Rodrigo Cuevas asturiarra Kultur Leioan

Musika Gertu
“El mundo por montera” (Asturias)

Rodrigo Cuevasek (Oviedo, 1985), abeslari, konpositore, akordeoi jo­tzaile eta perkusio jotzailea izateaz gain, folklorea astintzen duen artista ere bada. Erabateko artista. Izan ere, bere izarrak distira populista du, kontrakulturaren errebalen artetik, eta benekotasunak edozein motatako iruzurrak agerian uzten dituelako.

Asturiasetik mundurako egina da, eta bakarka egiten duen bigarren ikuskizuna da. Gordetzen duen unibertso bitxia erakusgai uzten du: mundu tradizional bat, landa eremukoa, eszentrikoa, baina baita hiri ingurukoa, kritikoa eta teknologikoa ere; ezinbestekoak ez diren azaleko gauzen aurrean benetan garrantzia duena aldarrikatzen du.
Asturiasko kantu tradizionalak eta kabareta, dantzarako musikarekin trabestituta. Arreta pizteko dei sarkastikoa, zarzuela bufoko formatuan. Folklorea, musika herrikoia eta algarak, dena musika eta ahots talentudun lotsagabekeria apalarekin josia.


Laburrean

Musikaria  Rodrigo Cuevas

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Otsailaren 16an

Ordutegia  21:00etan

Sarrera  5-10 €

Info +

web orrialdea  Rodrigo Cuevas

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude