Rodrigo Cuevasek eta Perseo Zineforumak Zinegoak ospatzen dute Kultur Leioan

Gaur, Otsailak 16, Kultur Leioaren Auditoriumean, 21:00etan, “Musika gertu” zikloaren barruan eta Zinegoak eta Leioako Udaleko Berdintasun Arloaren konplizitatearekin, Rodrigo Cuevas artista Kultur Leioara etorriko da.

Rodrigo abeslaria, musikagilea, akordeoilari eta perkusionista, Asturiasetik eta mundura sortutako agitatzaile folklorikoa eta Leioara datorrena bere bigarren bakarkako ikuskizuna aurkezteko, “El mundo por montera”. Ziur asko, gau gogoangarria izango da, zeinetan mundu tradizional, baserri-girokoa, xelebrea, baina baita hiritarra, kritikoa eta teknologikoa ere, benetan garrantzitsua denaren aldarrikapen hutsala eta ez nahitaezkoa denaren aurrez aurre. Kabareta eta asturiar kantu tradizionala dantzarako musikarekin trabestitua. Etorria, xumetasun lotsagabea eta talentu musikal eta bokal paregabeak elkartuko dira gaur gaueko ikuskizunean.

Martxoan zinema protagonista izango da Kultur Leioan

Gero eta kide gehiago dituen zinemazale klub Perseo Zineforumak martxoan “Zinegoak Zikloa” antolatu du, 4 filmen emanaldirekin (asteartean 20:00etan Kultur Leioako Auditoriumean. 2,50€): martxoaren 6an “Los amores imaginarios”, martxoaren 13an “Tierra de dios”, martxoaren 20an “Una mujer fantástica” eta martxoaren 27an “El desconocido del lago”. Film bakoitzaren aurreko aurkezpenez gain, proiekzioa amaitzean haiei buruz solas egiteko denbora egongo da.

Azken urteetan ohikoa izaten denez, Kultur Leioak martxoaren 21ean eta 22an (20:00, gonbidapenarekin) Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans XV Nazioarteko Zinemaldiaren luzapena eskainiko du. Martxoaren 21ean film laburren txanda izango da: “The migrant mixtape”, “Taylor”, “Marguerite”, “Little Potato”, “Tarde para el recreo” eta “Ornitorrinco”; berriz, 22an “Partido a las tres” film luzea gozatu ahal izango dugu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude