Sahara eta Chernobileko umeei harrera-jaia egin zaie

Asteazken arratsaldean egin zitzaien Saharako eta Txernobileko umeei harrera jaia Leioan.

Leioako Kultur Leioaren kanpoaldean ospakizun txikia prestatu zen umeei ongi etorria egiteko.

Aurten Saharatik 6 ume -3na neska eta mutil- etorri dira Leioara Fath, Sahararekiko Leioako elkartasun taldearen eskutik. Ekainaren 25ean heldu ziren saharauiarrak, eta abuzturaren 23-24ra arte, gutxi gora behera, egongo dira gure artean.

Txernobiletik ere antzeko ume kopurua heldu da gure herrira. Uda emango dute umeok guztiok gure artean, herriko hainbat familiaren etxetan bizitza eginez.  Denbora tarte oso honetan zehar, hainbat ekimen eta ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute umeek. Primeran pasatu eta gure herriko ume zein familiekin bizitza partekatuko dute.

Ongi etorrian hainbat udal arduradun eta zinegotzi izan ziren.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude