Leioaztarrak, Liga estatalaren Lehen mailako sailkapenaren lidergoan, CN Catalunyaren aurka jokatuko dute hauen etxean. Katalandarrak bigarren daude sailkatuta puntu berberekin
Larunbat honetan (13:00etan) Can Toda igerilekuan jokatuko da jardunaldi honetako partidu interesgarrienetako bat Leioa WLB eta CN Catalunya-ren artean, lehen eta bigarren sailkatuak Lehen mailako estatuko Ligan. Talde biek aurreko bi partiduak irabazi dituzte eta, ondorioz, 6na punturekin berdinduta daude, averageak Leioaren alde egiten duelarik.
Leioa WLBa lehia erakargarri honetara heldu da Horta eta Elx taldeen aurka erabateko garaipenak eskuratu ostean. Catalunya taldea, bien bitartean, AESE eta Elx taldeak era argian ere irabazi ondoren heldu da.
Leioaztarrek beraien hirugarren garaipena eskuratu nahi dute mailara igo berri den Bartzelonako taldearen aurka. Hala ere, CN Catalunya nabarmen indartu du bere plantilla, Lourdes Ribo argentinarra, Mackenzie Mon estatu batuarra eta Mediterrani taldeak utzitako Berta Pascual jokalariak sartuz.