San Bartolomeko Auzo Elkartearen taldea, Agate Deunan txapeldun berriro ere

Atzo eguerdian, Kultur Leioaren Erakusketa Gelan,banatu ziren 2019ko Agate Deunaren XXX. Lehiaketaren sariak.

Beste urte batez, San Bartolomeko Auzo Elkartearen taldeak eskuratu du 16 urtetik gorakoen kategorian lehen saria. Horren ostean Udondoko Txikiteroak sailkatu dira eta, hirugarren postuan, Jatorrak taldea.

Hamasei urte bitarteko kategorian, lehen lekuan San Jorge Ikastetxeko neska-mutilak sailkatu dira. Bigarren lekuan Ama Mesedeetako Ikastetxea kokatu da eta hirugarren lekuan Altzaga Ikastola.


2019ko Agate Deunaren XXX. Lehiaketa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude