Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Gaur, San Juan eguna, Leioako patroia, gure atal honetara aspaldiko herriko jaietan egindako dantzari erakustaldi baten argazkia dakarkizuegu.
Noizkoa den ez badakigu ere, jakin badakigu Udaletxearen plazan egindakoa dela, batez ere argazkian agertzen diren etxebizitzak kontuan hartuta.
Ikus daitekeenez, mutil zein neskak zire erakustaldian, eta jantziengatik 60. edota 70. hamarkadaren hasierako urteetakoa dela pentsatzera garamatza. Orduko Gure Ohiturak taldeko dantzariak izango ote dira?
Gure Ohiturak Dantza Taldeak bere blogean duen informazioari erreparatuz gero, ezetz esan beharko dugu, ezen elkarte horretako dantzarien taldeak ez baitziren osotu 1976. urtera arte. Taldea bera, aldiz, 1962an sortua izan zen, baina txistulari talde bezala soilik.