Sare sozialetan izandako eraso matxista salatu dute

S

Sutea, Leioako emakume gazteen talde feministak, herrian, sare sozialen bitartez izandako eraso matxista salatu du.

Herriko emakume gazteen taldeak jakinarazi duenez, Instagram izeneko sare sozialaren bitartez (tinder.leioa izeneko kontuaren bidez) mezu pare bat zabaldu da duela gutxi. Lehenak honakoa zihoen: «Buenas, busco a una jovenzuela, morena y de piernas largas. Hoy, día 10/01 ha estado en el kultur desde aproximadamente las 5, y tenía falda/vestido. Es morena y probablemente le quede poco para los 18… Pero bueno que si hay pelito no hay delito». Bigarrenak, beste hau: «Tiene cara de niña buena pero seguro que en la cama es una tigresa… Si alguien la conoce ya sabeis, debatid».

 

Instagram izeneko sare soziala erabiliz zabaldutako mezuak oso azkar zabaldu dira gazteen artean. Horrek nesken haserrea piztu du, eta herriko emakume gazteen Sutea talde feministak bere salaketa plazaratu du. Hauek oso argi utzi zuten mezua: «Haya o no haya ‘pelito’ que me acoses es delito». Eta «nigandik eta gainontzeko emakumeengandik» urruntzeko dei egin zioten erasotzaileari, honakoa gaineratuz: «Badakit nire bila zabiltzala, baina ez dakizuna da gu ere zure bila gaudela Bai, zu, eta zure erasoetan konplizeak direnak ere». Bide batez, emakumeak eta gazteak, oro har, halako erasoen konplize ez izateko deia egin dute.

Mezua sare sozialen bitartez zabaltzearekin batera, pankarta bat ere egin eskegi dute Plaza Gorrian “Haya o no haya pelito,tu acoso es delito” leloarekin.

Udalean ere horren berri eman dute. Eta badirudi, montatu den zalapartarekin eta Instagram-en jarritako salaketa medio, sare sozial horrek tinder.leioa izeneko kontua ezabatu duela.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude