SD Leioak norgehiagoka gogorra du gaur Zubietan

Real Sociedad B-k eta SD Leioak 2. B mailako II taldeari dagokion 12. jardunaldia jokatuko dute gaur Zubietan 20:15etatik aurrera. Partiduaren epailea Jerónimo Montes García-Navas madrildarra izango da.

Filial gipuzkoarra 5. dago kokatua sailkapenean 19 punturekin. Orain arte, 6 garaipen, 2 berdinketa eta 4 porrot pilatu ditu ligan. Asteburuan 3-1 galdu zuen Las Gaunas-en Logroñés-en aurka, lehen zatian Raycok sartutako bi goleei esker. Raycok berak bi gol egin zizkien leioaztarrei ere aurreko jardunaldian. Bolada ona bukatu zitzaion Sanse-ri Logroñon, hiru garaipen jarraian lortuak baitzituen. Taldeko golegileak Eneko Jauregi (4), Martín Marquelanz (3) eta Joseba Muguruza (3) dira. Denboraldi osoan 18 gol egin dituzte gipuzkoarrek eta 14 jaso.

SD Leioa 12 punturekin dago larunbatean 1-0 Bilbao Athleticen aurka irabazi ondoren, eta 13. sailkatua da, CD Lealtad de Villaviciosarekin berdinduta. Hiru puntu oso garrantzitsu lortu zituzten Leioako mutilek larunbatean, baina play out postuak eta beherapen zuzeneko postuak oraindik 1 eta 2 puntura daude, hurrenez hurren, beraz, Jon Ander Lambearen gizonak ezin dira erlaxatu eta puntu bat behintzat lortu beharko lukete berriz arazoetan murgildu nahi ez badute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude