SORTU Leioak Hotel NH La Avanzadan konzentratzera deitzen du, Productos Tubulares enpresaren langileekin bat

Goizeko 9:30etatik aurrera burutuko da Productos Tubulares enpresaren jabeen eta Enpresa Batzordearen arteko bilera, enpresak planteatu dituen desagertze ERE eta gainerako neurri gogorren inguruko negoziazio bilera burutuko baita gure herriko NH La Avanzada Hotelean.

Tubos Reunidos enpresaren taldeko Productos Tubulares enpresaren desagertze EREa, soldaten %25eko jeitsiera, urteko lan orduen gehitzea eta bestelako neurri larriak planteatu dizkiete jabeek langileei. Martxoaren 8tik aurrera “etengabeko greban ari dira langileak, enpresak ezarri nahi dituen neurrion kontra eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazio ezaren salaketa eginez”, Sortuk dioenez. Neurriok “ezkerraldeko industrian eta enpleguan izango lituzketen ondorio larriak nabarmenak izango lirateke, berez, nahiko desindustrializatua dagoen Bizkaiko eskualde horretan”, ezker abertzalearen alderdiaren arabera. “Horrek guztiak Bizkaiko eskualde horretan, herrialde osoan eta Hego Euskal Herrian behar-beharrezkoa zaigun gure ehun industriala bultzatzeko politika publiko eraginkorren falta nabarmena dugula erakusten du” dio Sortu Leioak. Eta horretan,aipatu erakundearen arabera, “Eusko Jaurlaritzak eta bera osatzen duten EAJ/PNVk eta PSEk duten erantzukizun izkutuezina agerian geratzen ari da”.

Horren ondorioz, SORTU Leioatik “langileak eta herri sektoreak deitzen ditu bihar goizean, Leioako NH La Avanzada Hotelaren aurrean, goizeko 9:00etatik aurrera burutuko den konzentrazioan parte hartzera, bere iritziz “langile eta herri sektoreen batasuna ezinbestekoa da hau bezalako borrokak irabazteko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude