Tanttakaren ‘Como un viento helado’ antzezlana, gaur Kultur Leioan

Antzerkia
Tanttaka (Euskadi)

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti.

Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.


Laburrean

Egilea  Rafael Herrero
Zuzendaritza eta eszenografia  Fernando Bernués
Antzezleak  Nerea Elizalde, Tania Martin, Koldo Olabarri
Itzulpena  Aizpea Goenaga
Jantziak  Ana Turrillas
Argiztapena  Xabier Lozano
Koordinazio teknikoa  Edi Naudó
Iraupena  60′
Hizkuntza  Gaztelaniaz

Lekua  Auditorium

Eguna  Azaroaren 23an

Ordutegia  20:30ean

Sarrera  7,5-15 euro


Info +

Tanttaka

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude