Antzerkia
Ilmaquinario Teatro (Galizia)
Atzerriko obretatik abiatutako “El Hombre Almohada” (2012) eta “Perplejo” (2014) ikuskizunekin arrakasta izugarria lortu ondoren, konpainiak antzerki dokumentalen premisetatik gertu dagoen talde sormeneko dramaturgiaren aldeko apustua egin du. Emaitza gisa, diziplina anitzeko ikuskizuna sortu dute; izan ere, antzerkiak poesiarekin hitz egiten du, ahozko narrazioa eta zuzeneko musika eskaintzen dira Álexen bizitzaren historia berregiten saiatzeko. Zendutako pertsona arrunt bat zen Álex, eta etengabeko krisi eta eraldatze prozesuan dagoen mundu honetan bere tokiaren bila jarraitzen duen belaunaldiaren sentimenduak nolabait laburbildu eta sinbolizatzen ditu.
Existentziaren ajeari buruzko bizitza ikuskizuna da. Irakurtzen, abesten, barre egiten, entzuten, dantza egiten eta arnasa hartzen ulertzeko saiakera da, dagoeneko gure artean ez dauden arren gugan bizi izan diren pertsonen bizitza barneratzen. Bizitza eta laguntasuna ospatzeko ikuskizuna da. Bidaia honetan ikusleek xamurtasuna, komikotasun, hausnarketa eta emozioa bisitatuko dituzte, bizitza propioak taularako gai bihurtzen dituzten bost interpreteen eskutik. Zentzumenetarako benetako oparia da.
Laburrean
Zuzendaritza Tito Asorey
Zuzendaritza laguntzailea María Peinado Casal
Dramaturgia Tito Asorey, Ana Carreira
Antzezleak Melania Cruz, Fernando González, Fran Lareu, Laura Míguez, Vadim Yukhnevich
Eszenografia Laura Iturralde, Montse Piñeiro
Zuzendaritza musikala Vadim Yukhnevich
Audiobisualak Diego Blanco, Laura Iturralde
Iraupena 60′
Hizkuntza Gaztelaniaz
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Apirilaren 13an
Ordua 20:30ean
Sarrera 6-12 €
Info +
Web orrialdea Ilmaquinario Teatro
Facebook @ ilMaquinario
Twitter @Ilmaquinariotea
Instagram @ilmaquinarioteatro