Tanttaka euskal antzerki taldeak bere azken lana, Soka, taularatuko du gaur, ostirala, 20:30etatik aurrera Kultur Leioaren Auditoriumean.
Antzezlanak soinketako irakasle baten istorioa azaltzen du, 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen duena, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio.
Tanttakaren Soka lanaren bitartez eskolan ematen den jazarpenaren inguruko erreflexioa eskeintzen digu Mikel Gurrea zinemagileak, arte eszenikoen mundura salto eginez, Donostia 2016k bultzatutako “Dramaturgia berriak” proiektuaren eskutik. Antzezpen haundia, soila eta barrenak astinduko dizkiguna.
Laburrean
Egilea Mikel Gurrea
Eszenografía eta Zuzendaritza Fernando Bernués
Antzezlea Iñaki Rikarte
Argiztapena, soinu banda eta proiekzioak Acrónica Producciones
Jantziak Ana Turrillas
Irudiak Mikel Gurrea
Koordinazio teknikoa Edi Naudó
Lantalde teknikoa Edi Naudó, Dani Bernués
Diseinu grafikoa, grafismoa Javi Alonso
Argazkia Aitor Matauco
Iraupena 65′
Hizkuntza Gaztelaniaz
Legua Auditorium de Kultur Leioa Eguna 15 de diciembre Ordutegia 20:30 horas Sarrera 6 – 12 €