Torresolo Padel Elkartearen 5. urteurrena

Torresolo Padel Club kirol elkarteak bere 5. urteurrena bete berri du.

Ospatzeko, aurreko asteburuan Torresoloko instalazioetan padel txapelketa antolatu zuten. 86 joklarik parte hartu zuten, beste padel elkarteetako kideak barne. Jardunaldia oso giro onean burutu zen, bai jokalarien artean zein ikusle gisa hurbildu zirenen artean.

Elkarteak 150 bazkide inguru ditu egun eta hainbat ekimen antolatzen ditu, betiere “irabazi asmorik gabekoak”, Torresolo Padel Elkartearen iturriek diotenez.

Esteka honetan ikus daitezke iragan asteburuan jokatutako txapelketaren argazki galeria.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude