Torresoloko igerilekuen erreserbei baja emateko berrikuntzak ezarri dira

Torresoloko igerilekuen erabiltzaileei erreserbei egun berera arte baja eman dakiekeela telefonoz, aurrez aurre edo webgunearen eta app-aren bidez jakinarazi die udalak. Horrela, errotazioa hobetuko dela eta beste pertsona bati erreserba egiteko aukera emango zaiola dio udalak. Gainera, zenbait berritasunek baja-prozesua errazten dute, udalaren ustez.

Besteak beste, webgunetik edo app-etik txanda hasi eta ordubetera arte, hau da, 10:59 edo 16:59 arte baja eman ahalko da, edo telefonoz edo instalazioetan bertan, edozein unetan.

Gainera, tornutik irtetzerakoan plaza bat libratzen badu erabiltzaileak, erreserbako gainerako denbora beste pertsona batek aprobetxatu ahalko du. Hala ere, instalazioetatik irten baina berriro sartu nahi bada, bazkide-txartela harrera-lekuan utzita ere sartu ahalko da.


Info +

Leioa Kirolaken webgunea  Leioa Kirolak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude