Transexualitateari buruzko prestakuntza herritarrentzat eta irakasleentzat

Leioako Udalak, Herritarren Hezkuntzarako eta Partaidetzarako Sailaren eta Lamiakon dagoen inguruko Berritzegunearen bitartez, transexualitateari buruzko prestakuntza ikastaroa antolatu du, Transexualen Defentsarako eta Integraziorako Errespetuz Euskal Elkartearekin lankidetzan.

Irakasleentzako tailerra bi egunez egingo da, maiatzaren 8tik 15era, 09:15etik 11:30era, Kultur Leioako laugarren solairuan, eta izen ematea Berritzegunearen bitartez egingo da.

Baina herritarrei zuzendutako transexualitateari buruzko prestakuntza ere proposatzen da, maiatzaren 15ean, 17:30etik 19:30era, leku berean, Kultur Leioako laugarren solairuan; haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da bertara doazenentzat. Herritarren kasuan, izen ematea 94.607.25.76 telefono zenbakian edo udalhezkuntza@leioa.net helbide elektronikoan egin daiteke, eta haurtzaindegi zerbitzua erabiliko den ala ez eta umearen adina adierazi beharko da.

Izena ematea doakoa da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude