Irailean izango diren Udondoko jaiak apur bat berotzeko asmotan txistu-poteoa antolatu dute datorren ostiralerako, abuztuak 30, Udondoko Bulebarrean.
Udondoko Bulebarraren bukaeran kokatua dagoen Gasby tabernatik abiatuko da, Haize Berri txistu taldeak girotuta.
Ekimena arratsaldeko 19:30ean hasiko da.