Udal Berdintasun Arloak antolatu du Jardunaldi ireki berria

Udalaren Berdintasun Arloak Jardunaldi ireki berria antolatu du irailaren 24an, astelehenez, arratsaldeko 18:00etan, genero ikuspegitik egindako Leioako hiri azterketa herritarra”ondorioak partekatzeko”.

Aurtengo maiatzean lan saioak antolatu zituen Berdintasun Arloak azterketa hori egiteko eta “orain ondorioak partekatu nahi ditugu guztion artean proposamenak zehazteko”.

Gainera lan talde bat osatu nahi dute “Leioako puntu beltzak hobetzera begira, hurrengo hilabeteetan eman beharreko pausuak definitzeko”.

Jardunaldia Kultur Leioaren laugarren solairuko Prentsa Aretoan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude