Udal Osoko Bilkura bilduko da bihar garrantziarik gabeko gaiak aztertzeko

Bihar, irailaren 27an, Udal Osoko Bilkura batuko da Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan lehen deialdian. Bilkura, ohi bezala, Udaletxeko Udalbatza-Aretoan bilduko da.

Aztergai oso gutxiko bilkura izango da honako hau. Erabakitzeko, aurreko ohiko Bilkuraren akta onartzeaz gain, bi gai baino ez dago: Abuztuan egindako udal eraikuntza eta lokalen garbiketei dagokien faktura (Esku-hartze txosnerakin datorrena) eta Esku-hartze Txostena eta Diruzaintzaren txostenaren laburpena, 15/2010 Legea, betzearen alde landutakoa, eragiketa komertzialekiko berankortasunaren aurka egieko neurriena; halaber 2018ko bigarren hiruhilekoari dagozkion beteratze, aurrekontuaren egonkortasun eta gastuaren erregelaren egoerak.

Udal Gobernuaren kudeaketaren kontrolaren atalean, herriko Alkatea EUDELen ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzako Aholku Batzordean egindako izendapenaren berri ematea eta Alkatetza-presidentetzaren dekretuak eta Tokiko Gobernu Batzarrean onetsitako azken ebazpenak dira aztertuko diren gaiak. Ez dirudi Bilkura honetan permiazko moziorik egongo denik.

Beraz, ia-ia tramite hutsa izan daitekeen Osoko Bilkura.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude